Twitter-ren erabilgarritasuna dela eta…

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2007ko Irailaren 10an, ordu honetan: 8:12 pm

Emm, bai, badakit erderaz dagoela, baina Genbeta-n ikusi dut eta sortu zait bitakoran sartzeko gogo ikaragarriak (ninjabunny-ren lagunari gertatzen zaiona, ia).

NinjaBunnyren tira, oso ona

Gorka-Teketeni dedikatua.

Iruzkinak (1)

Atala: Humorea, Twitter

Firefox 400 miloi deskarga.

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2007ko Irailaren 10an, ordu honetan: 7:18 pm

 

[SWF]/wp-content/igo/2007/09/firefox_new.swf, 200, 200 [/SWF]

Nahiko Firefoxzalea naizenez, ez dizuet ezer azaldu behar, baina badu meritua nabigatzaile askeak lortu duena: 400 miloi deskarga, edo beste era batean 400 miloi gara amaraunean seguruago, lasaiago, arinago eta aberatsago nabigatzen dugonok. Eta zuk?

Librezalen Firefox euskaraz topa dezakezu

Iruzkinak (2)

Atala: Euskara, Software librea

Saregune Chris Nicol Free Software sarirako finalista, eta, yapuestos, gogoeta pare bat.

Autorea: Premine :-: Asteartea, 2007ko Irailaren 4an, ordu honetan: 7:53 pm

Finalistak, txo!!!

Egia esateko egun hauek gogorrak izan dira eta ia ez dut astirik izan bloga gaurkotzeko. Badakizue, oporrak bukatu, bueltan ohizko marroiak, bilerak, planifikazioak, eta, kasu honetan zorionez, beste gehigarri izan dugu: APCk antolatzen duen Chris Nicol Free Software sarian finalistak geratu gara.

Guretzat hau, berez, da kriston ohorea, lan gogorrak askotan eskatu gabeko oparitxo hauek ematen baititu. Badaramagu 3 urte t’erdi eta oso esperientzia positiboa izan arren zenbait momentu gogoz aldatuko nituzke. Baina ez naiz kexatuko.

Oso lan talde potentea osatu dugu, ditugun beharrei erantzuteko gai dena, kontutan hartuta software librea, GNU/Linux, php, mysql eta horrelako teknologiekin lan egitea apostu ikaragarria izan zela hastapenetan, baina oso gustora gaude lortutako emaitzekin. Beste aldetik, beti planteatu egin dugu guretzat ordenagailuak tresnak besterik ez direla: guk pertsonekin egiten dugu lan. Eta Gasteizko alde zaharrak lan asko eskeintzen du, zalantzarik gabe. Bazterketa (ekonomikoa, soziala, adinekoa, generokoa, …) presente dago era oso nabarmenean baina arazoa da honen jabe ez dugula izan nahi. Haustura digitalak beste bazterketa motak islatzen ditu, arazoa da zelan heldu eta eraldatu egoera lazgarri hauek.

Beste kontua da Euskal Herritik kanpo erreferentzialak garela, Extremaduran, Katalunyan, Kanarietan, … flipatzen dute egindako lanarekin eta esperientzia kontatzeko, formazioa emateko, etab eskatzen digute. Hau Extremaduran edo Andaluzian erreza izan daiteke hango adminiztrazioek apostu garbiak egiten baituzte software librearen alde. Eta hemen? Ja, miloika euro lizentziatan (EAEko Parlamentuak software librea erabiltzeko egindako proposamena kontutan hartu gabe), eta software librea indartzeko proiektuetan ezer gutxi. Egia da Librezale, Euskalgnu, ESLE eta unibertsitateko jende jatorra daukagula, baina zer gertatzen da euskalgintzan (ikastolak, AEK, Hika, elkarteak, …), edota gure etxeetan? Pilota ez dago bakarrik administrazioen teilatuetan.

Hori bai, gu pozik lortutakoarekin. Prestatutako “komunikatua” Saregune.net-en irakur dezakezue. Atera ditugu erabilpen, ikastaro (biak 2006koak dira) eta erabiltzaile kopuruko azken datuak (irailaren 3koak) eta benetan ikusgarriak dira.

Iruzkinak (3)

Atala: GNU/Linux, Gasteiz, Software librea

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!