Zapore gazi-gozoa …

Autorea: Premine :-: Osteguna, 2007ko Irailaren 20an, ordu honetan: 8:33 pm

Gaur goizean Arabako Teknologi Elkartegian egon naiz, Enpresa Digitalak antolatzen dituen jardunaldi horietako bat: “Proiektuak Kudeatzea Open Source Erremintekin”.

Gogoz joan naiz, azkenaldi honetan urratsak ematen ari baitira aipatutako Enpresa Digitaletik, Open Source enpresa ingurunetan jakinarazteko eta zabaltzeko asmoz.

2 orduko hitzaldia izan behar zen, hizlari bakoitzak 45 minutu, kafetxoa eta galderak. Lehendabiziko hizlaria, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, eman du azken 10 urtetan ikusitako eta entzundako ponentziarik aspergarriena, gaizki dokumentatuta eta gogoz gabekoa.

Bi datu: normalean pizkat beranduago hasten dira hitzaldiak, badakizue, lekua hartu, jardunaldia eta hizlarien aurkezpena egin, … eta normalean adostutako denbora beti motz geratzen zaie hizlariei. Kasu honetan ez, 45 minutuko hitzaldia 30 minutu eskasetan geratu da (20′ gutxi gora behera), 2. hizlariaren eta antolatzailearen harridurarako. 2. datua, normalean horrelako jardunaldietan beti ematen dizute gero non gorde-sartu ez dakizun holako karpeta erraldoia, boligrafoa, beste ikastaro/jardunaldien berriak, apuntatzeko koadernotxoa, eta, hizlarien ponentziak-aurkezpenak paperean inprimaturik (zergatik ez bidali ponentzia-fitxategia e-postaz eta zuhaitzak bakean utzi?). Hizlariak, ia komarik aldatu gabe, paperetan agertzen zena (eta monitoretan ikusten genuena) irakurri besterik ez du egin.

Eta aipatu dut gaizki dokumentatuta: Phprojekt (eta ez PHP Projekt) ez zuela frogatu aitortu, baina “interneten” komentatzen dela arazoak ematen dituela eta instalatzeko zaila dela. Gainera dokumentazioa alemanieraz dago eta ezin ulertu (?). Nik badaramat 5 urte erabiltzen lan egiten dudan elkartean, Araban 40ren bat pertsona gaude lanean eta nahikotxo erabiltzen dugu, talde-lanerako tresna moduan, egutegi konpartituak, kontaktu amankomunak, dokumentu errepositorio gisa etab. Ez dugu arazorik izan, php eta mysql apur bat kontrolatzen baduzu instalatzeko eta egokitzeko erreza da eta instalatzeko gida, laguntza wikia eta manual guztiak ingelesez daude (batzuk baita alemanieraz, baina ez guztiak).

Gantt Project eta Dotproject aukeratu dute, eta ez dut zalantzatan jartzen, bigarrenean bereiziki gauza interesgarriak ikusi ditut eta begirada sakonagoa botako diot (Planner, SugarCRM, TinyERP ere aipatu eta gain-erakutsi dute).

Bigarren hizlaria, Abartia Team-ekoa, zuzenagoa, baina zenbait galderatan nahiko defentsiban ari da eta bere enpresak egiten dituen inplementazio eta egokitze eskaintzak ez ditu aipatu. Nire balorazioa: espero nuena baina eskasagoa.

Izenak ez ditut jarri, gogoak izan arren, hurrengoetan hizlariak hobeto egingo dutelakoan nagoelako. Interesa duenak badaki non begiratu…

Atala: Araba, Software librea

Iruzkinik ez

Ez dago iruzkinik.

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!