Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

The IT Crowd eta pirateriaren aurkako kanpainak

Ezagutzen ez baduzue, The IT Crowd Erresuma Batuko humorezko telesaila da, enpresa erraldoi baten IT departamentuko 2 tekniko-friki eta honen arduradunaren “abenturak” kontatzen dituena oso humore gordina erabiliz. Orain dela aste batzuk 2. denboraldia estreinatu dute eta 3. kapitulua “iragarki” honekin hasten da:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=-8cniOcAbDU[/youtube]

Stage 6-en badaude 1. denboraldiko kapituloak eta 2.ekoak emititu bezain pronto jartzen dira ikusgai eta deskargatzeko aukerarekin. Batzuk espainolezko azpitituloekin topatu ditut.

Disfrutatu!!!

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.