Saregune Chris Nicol Free Software sarirako finalista, eta, yapuestos, gogoeta pare bat.

Autorea: Premine :-: Asteartea, 2007ko Irailaren 4an, ordu honetan: 7:53 pm

Finalistak, txo!!!

Egia esateko egun hauek gogorrak izan dira eta ia ez dut astirik izan bloga gaurkotzeko. Badakizue, oporrak bukatu, bueltan ohizko marroiak, bilerak, planifikazioak, eta, kasu honetan zorionez, beste gehigarri izan dugu: APCk antolatzen duen Chris Nicol Free Software sarian finalistak geratu gara.

Guretzat hau, berez, da kriston ohorea, lan gogorrak askotan eskatu gabeko oparitxo hauek ematen baititu. Badaramagu 3 urte t’erdi eta oso esperientzia positiboa izan arren zenbait momentu gogoz aldatuko nituzke. Baina ez naiz kexatuko.

Oso lan talde potentea osatu dugu, ditugun beharrei erantzuteko gai dena, kontutan hartuta software librea, GNU/Linux, php, mysql eta horrelako teknologiekin lan egitea apostu ikaragarria izan zela hastapenetan, baina oso gustora gaude lortutako emaitzekin. Beste aldetik, beti planteatu egin dugu guretzat ordenagailuak tresnak besterik ez direla: guk pertsonekin egiten dugu lan. Eta Gasteizko alde zaharrak lan asko eskeintzen du, zalantzarik gabe. Bazterketa (ekonomikoa, soziala, adinekoa, generokoa, …) presente dago era oso nabarmenean baina arazoa da honen jabe ez dugula izan nahi. Haustura digitalak beste bazterketa motak islatzen ditu, arazoa da zelan heldu eta eraldatu egoera lazgarri hauek.

Beste kontua da Euskal Herritik kanpo erreferentzialak garela, Extremaduran, Katalunyan, Kanarietan, … flipatzen dute egindako lanarekin eta esperientzia kontatzeko, formazioa emateko, etab eskatzen digute. Hau Extremaduran edo Andaluzian erreza izan daiteke hango adminiztrazioek apostu garbiak egiten baituzte software librearen alde. Eta hemen? Ja, miloika euro lizentziatan (EAEko Parlamentuak software librea erabiltzeko egindako proposamena kontutan hartu gabe), eta software librea indartzeko proiektuetan ezer gutxi. Egia da Librezale, Euskalgnu, ESLE eta unibertsitateko jende jatorra daukagula, baina zer gertatzen da euskalgintzan (ikastolak, AEK, Hika, elkarteak, …), edota gure etxeetan? Pilota ez dago bakarrik administrazioen teilatuetan.

Hori bai, gu pozik lortutakoarekin. Prestatutako “komunikatua” Saregune.net-en irakur dezakezue. Atera ditugu erabilpen, ikastaro (biak 2006koak dira) eta erabiltzaile kopuruko azken datuak (irailaren 3koak) eta benetan ikusgarriak dira.

Atala: GNU/Linux, Gasteiz, Software librea

3 Iruzkin

Iruzkinaren egilea: joseba

Iruzkina data honetan egin da Asteartea, 2007ko Irailaren 4an, ordu honetan 7:53 pm

Hemen, nonbait, dirua soberan daukagu eta egoista hutsak gara…

Non geratzen dira hainbatetan ahoa ondo beteta aipatzen diren printzipioak? berdintasun aukera, elkartasuna, solidaritatea…

Hezkuntza da printzipio horietaz diharduena, baina ez dut inongo curriculumetan software librerik ikusten. Hitz egin bai, baina ezer egin ez! Administrazioaren eskoletan oztopatu egiten dute software librea, eta ikastoletan existituko ez balu bezala jokatzen dute (ikastola jakin batzuek salba daitezke).

Ezker ikuspegitik barka ezina da.

Ekonomikoki (eskuin ikuspegitik) tontakeria.

kristau ikuspegitik pekatua behar luke (ea nork esplikatzen dion Razingerri).

Ondorioz, zergatik ez du aurrera egiten software libreak? alferkeriagatik? funtzionarioz inguratuta bizi garelako? Nik ezin dut ulertu.

Iruzkinaren egilea: Premine

Iruzkina data honetan egin da Asteartea, 2007ko Irailaren 4an, ordu honetan 7:53 pm

Je, ezker, eskuin, ekonomikoki, kristau ikuspegitik, joe, adar guztiak ikutu dituzu eta ez hala eta guztiz ere ezin ulertu zergatik gertatzen ari den. Nire buruari galdetzen diot ea software libreko euskal “Ebangelista”k non dauden. 4 katu garela pentsa dezaket baina uhinak bezala esparru berriak irabazi behar: koadrilako informatikariok Microsoft-eko produktuetan “soporte”rik ez, lagun arteko “install party”ak antolatu, elkarteetan idiologikoki borrokatu kontua, ….

Iruzkinaren egilea: ptx

Iruzkina data honetan egin da Asteartea, 2007ko Irailaren 4an, ordu honetan 7:53 pm

Josebak mahaigainean jarritakoa, eztabaida interesgarria litzateke. Horretarako baina, arduradunok -ikastola, ikastetxe, hezkuntza sail oro, euskaltzale, hezitazaile…- mahaiaren bueltan batu beharko genituzke.
Denbora galtzen ari garen ein berean, ari gara des_ikasten. Txarto ikasten. Guk txarto egiten dugun horrek, eragina du gainera belaunaldiz belaunaldi.
Ikasturte bakoitzeko akatsa… ehundaka, milaka ikasle -gaztetxo- eta euskaldunengan du eragina.

Eztabaida planteatu eta mahaigainean jartzea dagokigu, ezbairik gabe.

Eta pikutara, ezker-eskuin, kristau, ekonomilari eta orojakile guztiak!

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!