Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Animoto.com: irudiak eta soinua kriston bideoak egiteko.

Animoto da web 2.0-n sortutako kalitate handiko online aplikazioa. Irudiak igo (edo webgune batetik hartu), abestia igo (edo ehuren biltegitik hartu) eta 30 segunduko bideo ikusgarria prestatu dizue aplikazioak minutu batean. Emaitzak oso ikusgarriak dira, nahasketa eta bideoefektuz jositako klipa sortzen baitu. Dohako kontuan 30 segundutako bideoak (bideo kopururik ez dago, momentuz) sor dezakezue eta pro bertsioan luzera-mugurik ez daukaten bideoak (30$ urtean). Bideoa sortu eta gero, remix-ak egiteko aukera ematen dizkigu.

Alde negatiboa da guk argazki-ordena aldatzeko aukera besterik ez daukagula, efektuak eta nahasketak sistemak jartzen baititu.

Ez bada zuretzat nahiko, beti daukazu Jumpcut.com

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.