Web 2.0 delakoa hobeto ulertzeko (… edo gehiago nahasteko)
![]()
Ahh, web 2.0, mundu digitala ulertzeko (eta erabiltzeko esango nuke nik) era berriena aspaldidanik dago geure artean. Funtsezko bilakatzen ari dira bloga, wikia, mashup, api etab bezalako kontzeptuak eta hauen atzean dagoena. Egia da askotan alde teknologikora soilik murgiltzen garela eta gizarte kolaborazio, komunikazioa, internet eta teknologia berriak ulertzeko era berritu honi garrantzi gutxiago ematen diogula. Nire kasuan nahiko lagungarria izan zitzaidan We Media testua irakurtzea (UEUko ikastaro batean Patxi Gaztelumendik konpartitutako materiala izan zen, eta, askotan esaten den moduan, ikuspegia aldatu egin zitzaidan … zeharo). Testuan kazetaritza partehartzailetik abiatuta teknologia berriek, eta blogek bereziki, izan dezaketen eragina aztertzen zuen eta, argitaratu zenetik 4 urte pasatu direnean, guztiz baliogarria da.
Aurten Orange fundaziotik beste argitalpen elektroniko bat kaleratu dute gai honen inguruan: Web 2.0 e-liburua. Autoreak Antonio Fumero eta Genís Roca dira (Microsiervos eta infonomiako kideak). Liburuak bere argiak eta itzalak ditu, agian nabarmena, nire ustez, aukeratutako web 2.0 zerbitzu batzuen inguruan. Baina nahiko testu gomendagarria da. Honekin batera poster-mapa ikusgarria argitaratu da eta benetan, pena merezi du eskolak emateko momentuan, edo web 2.0 honen nondik norakoa ulertzeko (eta azaltzeko), ondoan izateko, ahalik eta handien!.
Gaur beste mapa osatuago bat topatu dut, O’reilly Radar-ek Subway Stations of the Internet bezala izendatu duena eta benetan ikusgarria baino ikusgarriagoa da, zalantzarik gabe. Tokioko Metroko mapa oinarri bezala hartuta, web 2.0 zerbitzuak biltzen dira gaika edo, hobeto esanda, estazioka, eta interneteko Joeren Mapa (Trends Map) deitu dute. Ez da erreza irakurtzeko (txikian behingoz), inprimatuko dut formatu handitan nabardura guztiak kontutan ahal izateko…
Portzierto, badaukat galderatxo bat zuentzako: web 2.0ren inguruan dauden CC edo kopyleft lizentziapeko testuen artean zein euskaratu zenukete?
Aipatutako testuak, mapak etab….
Nosotros, el medio pdf (gaztelaniaz)
Subway Stations of the internet pdf formatuan
Subway Stations of the internet 1600×1024 gif irudian
Webgunean beste formatu interesgarri batzuk dituzte, online mapa klikablea, besteak beste.
Aktualizazioa (igandea, Abuztuaren 5ean). Atzoko Gaur8ko paperezko edizioan Haritz Rodriguezek artikulo polita idatzi du posteo honetatik abiatuta. Gustatu zait, artikuloa eta baita gaur8n agertzeko sentzazioa…

haritz
6 abu, 2007
Jode, oraintxe begira ari nintzela (zehazki zabaldu.com guneko zure azken bidalketak zelatatzen ari nintzen)ikusi dut Patxik eta zuk izan duzuen “elkarrizketa”. Patxik ere bazuen zeozer buruan. Jakin izan banu, lehenago hitzegingo nuen zuekin.
Tira, bigarren bertsiorako…