Hau bai astea!!!
Autorea: Premine :-: Ostirala, 2007ko Uztailaren 13an, ordu honetan: 6:34 pm
Baneraman denbora bat idatzi gabe, badakizue, betiko aitzakiak: lana, eguraldia, etab. Kontua da uztailean lan piloa daukadala baina nekea izan da aste honetako protagonista. Maila guztietan.
Hasteko guztiok ordaintzen dugun EITBko gai nagusia: Athleticeko hauteskundeak. Hau bai pasada! Berdin zuen zer hedabide hartu, zer katea aukeratu, … kandidato bati kriston esparrua, inkestak, emaitzak, boto tendentziak sortzeko kanpaina aparta, hauteskunduak-emaitzak-eta-balorazioak, bla bla. Agian zuetariko norbait minduta senti daiteke (emm, bizkaitarra izanda, koadrilan ez banaute erabateko boikota egiten…) baina potrotaraino nago, hau al da herria egitea? zer nolako herria?. Ez al daukagu beste keska eta behar? Ogia eta zirkoa zioten erromatar buruzagiek. Futbola bai baina euribor ikusita, ogi edo talo gutxi.
Rolling Stones: segurazki EHan egindako kontzerturako 5 edo 6 euro gastatu dute publizitatean, EITBk hartu baitu bere gain, guztion diruarekin - nola ez. Teleberrietan, kotileo kutreko programetan (”Pásalo” daukat gogoan, baina seguru beste baten bat egongo dela, ezagutzen ez dudana) gai nagusia bilakatu da azken asteotan.
Badakizue zenbat kobratu duten agure hauek? Entzun duzue muntaketa lanetan 2 langile hil direla? Eta kontzertu pribatuak ematen dituztela Deutsche Bank bezalako “erakunde rockzale”entzako? Gainera ez ditut inoiz gustukoak izan. Bitartean euskal rockak ez du ia esparrurik EITBn. Kaka.
Bukatzeko bi kontu benetan positiboak. Euskal Herria 2.0 ekimenetik web 2.0 tailerrak jartzen ari dira abian. Araban uztailaren 21ean izango da, Saregunen. Aukera polita, benetan, baina datorren astean luze eta zabal komentatuko dizkizuet nondik norakoak.
Gaur Patxirekin bazkaldu dut Gasteizen, eta benetan, gozada izan da. Lagun piloa amankomunean, teknologiaren ikuspegi nahiko hurbilak, eta kezka eta zalantza antzekoak. Primeran pasatu dut, lagun!
Atala: Bizkaie, Borrokak, Gasteiz
- Gehitu artikuloa:
- Del.icio.us-en ::
- Zabaldun -
Iruzkinaren egilea: ptx | larrabetzutik
Iruzkina data honetan egin da Ostirala, 2007ko Uztailaren 13an, ordu honetan 6:34 pm
Aupa txo!
Bazkaria ona izan da, dudarik gabe. Horrek asko egiten du. Berba egiten beste gozatu dugu platerekoari eragiten. Gasteizen, jan ere ondo.
Badaukat gogoa Sareguneri buruzko post bat idazteko. Uste dut, gauza onak “sozializatu” beharra dagoela. Hau bada bat.
Tailerrei buruz zer esan, eskaintza eta eskaera… ekonomiaren antzera. Garaietara egokitu beharko dugu.. jendeak gehiago ikasi nahi du eta…
Jarraituko dugu hizketan, berbetan, jaten eta konspiratzen. Txoki ar la!