Justizia eta elkartasun LHEa pobretutako herrialdeekin

Autorea: Premine :-: Osteguna, 2007ko Ekainaren 28an, ordu honetan: 1:32 pm

 

Ilp kartela

Hegoaldeko herrialdeen pobreziaren betikotzearen kontra, Tramiterako eskatutako 30.000 sinadurak gainditu eta gero, ILP-Sarearen Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Guntunarentzako prposamena Eusko Legebiltzarrean aurkeztu eta tramitera onartu zen aho batez. Proposamenaren hiru ardatzak honako hauek dira:

Kanpo Zorraren deuseztapena: Eusko Jaurlaritzak Gobernu espainiarrari herrialde pobretuek EAEri zor liekeen diru haztatua eman. EAEko hiritarrak, errudun ez bagara ere, zorraren onuradun baikara.
Bake Dibidendua: “Enpresak lagundu eta sustatzeko politikan Eusko Jaularitza ez da inolaz ere elkarlanean arituko armen ekoizpen, merkaturaketa eta finantzaketan ari diren pertsona físiko edo juridikoekin”.
Bidezko merkataritza: “Eusko Jaurlaritzak eta toki entitateek Euskal Autonomo Erkidegoan “bidezko merkataritza” delakoaren garapena sustatuko dute eta, halaber, administrazioaren zerbitzu eta egoitzetan produktu horiek sartzen saiatuko dira, Horretarako, zerbitzuak esleitzeko lehiaketa publikoetan, lehentasuna emanen zaie bidezko merkataritzatik eratorritako produktuen eskaintzei eta erabilerari.”.

KONTZENTRAZIOAK daude deituta hurrengo egunotan:

Asteazkena, EKAINAREN 27, 19:30etan Andra Mari Zuriko Enparatzan
Ostirala, EKAINAREN 29, 11:00etan EAEko Legebiltzarrean.

Zutik-eko webgunean (portzierto, estatikoa, je je, 2007an eta oraindik ere webgune estatikoak ikusi behar…) informazio guztia jarri dute.

Atala: Borrokak

Iruzkinik ez

Ez dago iruzkinik.

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!