Agurain, Arabatik proportzioan ziurtagiri gehien dituen herria

Autorea: Premine :-: Ostirala, 2007ko Maiatzaren 11an, ordu honetan: 10:54 am

Bagenekien eta harro gaude, gainera…

Hitzarmena sinatu zen momentuko argazkia

48 izan dira Agurainen ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. “Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek eman dituzten urratsak, ematen ari direnak eta emango dituztenak dira, euskararen eguzkia pizten eta bizitzen duten argia”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.

Izan ere, urtez urte gora egiten du Bai Euskarari Ziurtagiriaren kopuruak. Azken 6 urteetan, 1.400 erakunde baino gehiago dira Euskal Herri osoan zehar ziurtagiria eskuratu dutenak. Agurainen bertan, ekitaldia ospatzen den hirugarren urtea da aurtengoa. Akordioa indartzen ari da, ditugun 48 ziurtagiriek frogatzen duten bezala. “gurain Araba osotik, biztanle proportzioa kontuan hartuta, ziurtagiri gehien dituen herria da”, azaldu du Mendigurenek. Ildo honetatik, Yolanda Arrondoren, Bai Euskarari Akordioko teknikariaren, lan bikaina azpimarratu dute gaurko ekitaldian.

Aipagarria da Kontseiluak eta Aguraingo udalak otsailean bertan lankidetza-hitzarmena berritu zutela. Orduan erabaki zen bezala, hiru hilabete hauetan udala eta Kontseilua aritu dira Bai Euskarari Akordioa kudeatzen. “Hemendik aurrera berriz, Aguraingo Udalak sustatutako Kultura Fundazioarekin batera egingo du lan Kontseiluak”, azaldu du udaleko ordezkari den Pello Iparragirrek.

Kontseiluak eman du berria.

Idatzi iruzkina

Atala: Agurain, Arabako lautada, Euskalgintza, Euskara

IEB2007 (V) Iñigo Balerdi

Autorea: Premine :-: Osteguna, 2007ko Maiatzaren 10an, ordu honetan: 5:04 pm

Aurrekoarekin esaten banuen sorpresa izan dela, hurrengo aurkezpenak ere mantendu du maila. Tolosaldea LH institutuko esperientzia azaldu digu, web 2.0ko zerbitzuak erabiliz (bloga, youtube, …). Nabarmentzekoa itzulpen lanetan izandako ekimena, VLC softwarea ingelesetik euskarara. Polita benetan.

Slidesharen jarri du ponentzia.

Iruzkinak (2)

Atala: Euskara, Web 2.0

IEB2007 (IV) Maite Goñi

Autorea: Premine :-: Osteguna, 2007ko Maiatzaren 10an, ordu honetan: 1:43 pm

 

Sorpresa polita!. Ordiziako Jakintza Ikastolan sortutako ekimenez, IKTeroak eta Euskaljakintza, aritu da eta egia izateko, gogoak eta pasioa transmititzea lortu du.

Euskaljakintza logoa

Iruzkinak (3)

Atala: Euskara, Web 2.0

IEB2007 (III) Garikoitz Araolaza

Autorea: Premine :-: Osteguna, 2007ko Maiatzaren 10an, ordu honetan: 1:27 pm

Euskara internet-en landu du, hasierako arazo teknikoak gainditu eta aurkezpen nahiko planoa egin du. Gai polita baina zeozer gehiago espero nuen. Hori bai, CodeSyntax-en egiten duela lan argi geratu da ;-)

Iruzkinak (3)

Atala: Euskara, Web 2.0

IEB2007 (II) Gorka Julioren hitzaldia.-

Autorea: Premine :-: Osteguna, 2007ko Maiatzaren 10an, ordu honetan: 11:15 am

Mikroformatuen inguruan ari da, gai interesgarria benetan. Baliabide piloa eskeini du, okasioarako egindako webgunean dago aurkezkepa pdf formatuan.

Gorkaren hitzaldia

Iruzkinak (1)

Atala: Euskara, Web 2.0

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!