Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Eva Forest hil da.

Berrian irakurri dut momentu ilun honetan ditudan sentsazioak hobeto laburbitzen duen pasartea:

Azken helburu eta bizimodu iraultza izan du Forestek, azken finean. «Iraultza diodanean guztiaz ari naiz: prozesu politiko, sozial eta pertsonalez. Pentsatzeko, sentitzeko eta erreakzionatzeko gai den gizakia izateko prozesu hori iraultza da». Eta borroka bizitza: «Tango baten txorakeria dirudi, baina bizitza maite dudalako egiten dut borroka, bizirik egoteko egiten dut borroka, eta bizirik egotea pentsatzea, komunikatzea, sentitzea da. Borroka egiten dut badakidalako iraultza posible dela. Ni dagoeneko oso zaharra naiz eta nahikoa ikusi dut jakiteko posible dela bizirik egotea. Bestela gizakiak ez luke esperantzarik izango. Eta, nahiz eta nik ikusi ez, egun batean izango da, zeren gizakia hori da, edo ez da gizakia».

Patxik ere bihotzetik idatzi du.

Sastre&Forest webgunea eta Hiru argitaletxea.

Agur eta ohore.

by

Erlazionatutako artikuloak:

  • Ez dago erlazionatutako artikulorik
  • Eva Forest da. Bi errerekin nabarmen eta guzti egin zait izenburua.
    Aldatu ostean, ezabatu dezakezu erantzun hau.
    Blog hau, gero eta gehiago gustatzen zait, egia esan.

  • Mila esker. Saiatzen naiz beti iruzkinak mantentzen, okerren berri ematekoak badira ere ;-) eta gainera holako lorea botata…

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.

Switch to our mobile site