IEB2007 (III) Garikoitz Araolaza

Euskara internet-en landu du, hasierako arazo teknikoak gainditu eta aurkezpen nahiko planoa egin du. Gai polita baina zeozer gehiago espero nuen. Hori bai, CodeSyntax-en egiten duela lan argi geratu da
Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Euskara internet-en landu du, hasierako arazo teknikoak gainditu eta aurkezpen nahiko planoa egin du. Gai polita baina zeozer gehiago espero nuen. Hori bai, CodeSyntax-en egiten duela lan argi geratu da
Gari
12 mai, 2007
Eskerrik asko kritikarengatik, nahiz eta hain motza izan. Txalo gehiegi eman dizkidate eta ni ere ez nagoenez oso pozik hitzaldiarekin, pentsatzen hasia nintzen ea oker nenbilen.
CodeSyntaxena zergatik diozu? gure lan gehiegi atera nituen?
Premine
13 mai, 2007
Beno, nolabait esateko … bai. Egia da egindako lana interesgarria izan dela oso eta, zalantzarik gabe, aitzindariak izan zarete web 2.0 produktuen garapenean, baina konturatzen bazara, hizlarien artean CodeSyxtaxeko 4 kide izan zineten.
Mila esker zure iruzkinagatik.
Gari
13 mai, 2007
Ah! hori bada…
Bai, gure ere erdi lotsatuta geunden, eta komentatu nuen norbaitekin. baina hitzaldi gutxi aurkeztu zirela eta, esfortzu bat egin genuen. Nire ustez ere hitzaldi gehiegi gure aldetik gauza onerako. Ez da ona ez CSrentzat eta ez Biltzarrarentzat.