Hilea Maiatza, 2007

Rob Maldaren bideoa.-

Rob Malda Euskal Herrian (GAUR8)
Zabaldu-n ikusita.

More »

Wordpress 2.2

Atzo gauean gaurkotu nuen bitakora, wordpress 2.2 berria instalatuz. Aldaketa batzuk somatzen dira lehendabiziko momentuan: plugin guztiak ezgaitzeko aukera, wordpress-eko widgets-ekin integrazioa, segurtasun zulo batzuk ixten dira, eta ikusten ez diren beste hainbat aldaketa daude.
Librezalen daukagu itzulpenaz arduratzen den euskal komunitatea eta, zoritxarrez, 2.0 bertsioa da itzulitako azkena baina, tira, administrazio gunea euskaraz izateak badu [...]

More »

Rob Malda Euskal Herrian.-

Slashdot-eko sortzailea eta web 2.0ren apologilaria eta “guru” Bilbon daukagu Startup 2.0 jardunaldietan. Luzea egin zait hitzaldia baina puntu interesgarriak izan ditu, hala nola, zer nolako hardware egitura duten edo zelan egiten da artikuloen moderazioa. Hori bai, arazo tekniko batzuk egon dira eta antolakuntzatik  laguntzarik ez. Snif.

More »

Eva Forest hil da.

Berrian irakurri dut momentu ilun honetan ditudan sentsazioak hobeto laburbitzen duen pasartea:
Azken helburu eta bizimodu iraultza izan du Forestek, azken finean. «Iraultza diodanean guztiaz ari naiz: prozesu politiko, sozial eta pertsonalez. Pentsatzeko, sentitzeko eta erreakzionatzeko gai den gizakia izateko prozesu hori iraultza da». Eta borroka bizitza: «Tango baten txorakeria dirudi, baina bizitza maite dudalako [...]

More »

Web 2.0 hemen, aurkezpenak eta estekak

UEU365 blogean IEB2007ko estekak eta aurkezpenak jarri dituzte, eta duen interesagatik hemen uzten dizuet kopia hutsa. Lan polita!!!
Web 2.0 hemen jardunaldiaren jarraipen estua egin zen sustatu.com albistegian, mutilmedia.com eta kateitxik arutz blogetan. Lagun geldiezin eta nekagaitzen kronikatxoak jaso eta laburpen eta estekak biltzen saiatu gara. Askok egon nahi bai, baina ezin: karrajua, esate baterako. [...]

More »

Agurain, Arabatik proportzioan ziurtagiri gehien dituen herria

Bagenekien eta harro gaude, gainera…

48 izan dira Agurainen ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. “Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek eman dituzten urratsak, ematen ari direnak eta emango dituztenak dira, euskararen eguzkia pizten eta bizitzen duten argia”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.
Izan ere, urtez urte gora egiten [...]

More »

IEB2007 (V) Iñigo Balerdi

Aurrekoarekin esaten banuen sorpresa izan dela, hurrengo aurkezpenak ere mantendu du maila. Tolosaldea LH institutuko esperientzia azaldu digu, web 2.0ko zerbitzuak erabiliz (bloga, youtube, …). Nabarmentzekoa itzulpen lanetan izandako ekimena, VLC softwarea ingelesetik euskarara. Polita benetan.

Slidesharen jarri du ponentzia.

More »

IEB2007 (IV) Maite Goñi

 

Sorpresa polita!. Ordiziako Jakintza Ikastolan sortutako ekimenez, IKTeroak eta Euskaljakintza, aritu da eta egia izateko, gogoak eta pasioa transmititzea lortu du.

More »

IEB2007 (III) Garikoitz Araolaza

Euskara internet-en landu du, hasierako arazo teknikoak gainditu eta aurkezpen nahiko planoa egin du. Gai polita baina zeozer gehiago espero nuen. Hori bai, CodeSyntax-en egiten duela lan argi geratu da

More »

IEB2007 (II) Gorka Julioren hitzaldia.-

Mikroformatuen inguruan ari da, gai interesgarria benetan. Baliabide piloa eskeini du, okasioarako egindako webgunean dago aurkezkepa pdf formatuan.

More »