Soinumapa.net
Autorea: Premine :-: Igandea, 2007ko Apirilaren 29an, ordu honetan: 10:49 am
![]()
Aurreko berria zabaldu-n irakurtzean, beste proiektu interesgarri bat ezagutu dut: soinumapa.net. Bertan, Euskal Herriko hainbat tokitan egindako soinu grabaketak igo daitezke gero mapan agertzeko. Proiektuaren nondik norakoa webgunean bertan azaltzen dute:
SOINU MAPA elkarlanera eskainitako egitasmoa da. Fonografia edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatu nahi ditu.
Hain zuzen, webgune honetan euskal herrian zehar egindako hainbat grabaketa kontsultatu daitezke, toki bakoitzaren soinu errealitateari buruz pista gehiago ematen dituztenak. Zuk ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa baldin baduzu zure ekarpena egin dezakezu, mapa hau osatu eta zure grabaketak hurrengo bisitariekin elkarbanatzeko.
Mp3 formatuan jaitsi dezakezu igotako grabaketak eta CC lizentziapean dago dana.
Pena merezi du parte hartzea eta gure herriko soinuen maparik zabalena egin dezagun.
- Gehitu artikuloa:
- Del.icio.us-en ::
- Zabaldun -
Ez dago iruzkinik.