Gero eta ahots gehiago merkatal gune handien aurka

Autorea: Premine :-: Larunbata, 2007ko Apirilaren 21an, ordu honetan: 10:28 am

Kasu honetan Eroski Portugaleteko Pando auzoan eraikitzen ari den Max-Pandoren kontra azaldu dira hainbat erakunde herritar. 150 miloi € kostatuko du Eroskiren megaproiektu berriak eta PSE-EEren oniritsia dauka.

Hona hemen prestatutako manifestua.

Pandon merkaltal gunea eraikitzearen aurkako adierazpena.

Portugaleteko Errepelega auzoan merkatal gune handi bat eraikitzekotan dira. Hori dela eta, SOS Ezkerraldea-tik gure gaitzespenik sendoena agertu nahi dugu merkatal gune horren aurka, eta hona hemen arrazoiak:

Ekonomikoak: Batetik, merkatal gune hau irekitzeak Portugaleteko (eta inguruko) merkatari txikientzako eta
ostalarientzako euren azkena ekarriko lukeelako, horiexek baitira erarik larrienean bizi dutenak azken urteotan jasaten ari garen ekonomiaren moteltze hau, kontutan izanik duela urte batzuk sektore horiek izan zirela Portugalete herriaren motore ekonomikoak.

Bestetik, gure gazteriaren zati handi bat erabateko prekarietate egoeran lan egitera behartuta egongo direlako, eta lan horiekin nekez eraman ahal izango dute bizimodu duina, izan ere ezin izango baitituzte beren beharrizan oinarrizkoenak bete (nahiko adibide bada inguruko merkatal guneetan).

Ingurugiro arlokoak: Kontutan izanik Portugalete herria beti trafikoak itota eta hormigoiz beteta dagoen herria dela, ezinbestekoa egiten da erabateko norabide-aldaketa ematea erakundeetatik bultzatzen ari diren politika honi. Merkatal gune hau eraiki nahi duten Pando inguruan aisialdirako gune berde handi bat sor daiteke, izan ere Portugaleten ia ez baitago horrelako leku gehiagorik.
Bestetik, azpimarratu egin behar da ibilgailuekin itota dagoela beti herria, eta holako merkatal gune handi batek arazo hori larritu besterik ez duela egingo, ez inoiz konpondu.

Aisialdia eta kontsumo arlokoak: Gure aisialdia ezin da kontsumismo hutsarekin lotu. Erakundeek beren aldetik ederki zapuztu dituzte herritarren parte hartzea bultzatzearen alde eta zegoen gunea asialdirako erabiltzearen alde zeuden dinamikak.

Horrela, auzoetan ez dago ekipamendurik, eta bertako jaiak ia-ia desagertu egin dira. Merkatal gune batek mota bakarreko aisialdia eskaintzen du, eta hori neurri gabeko kontsumoarekin dago lotuta, elkarren arteko gizarte harremanak itxuragabetuz.

Ezin dugu utzi ondorengo belaunaldiak horrelako giroan haz daitezen, beren aisialdi denbora lau pareten artean sartuta eta neurririk gabe kontsumitzen emanez.

Arrazoi hauengatik, eta gehiagogatik, SOS Ezkerraldea-tik zure laguntza eskatzen dugu, Udal honetako Gobernu taldeari egingo dizkiogun eskakizun hauek bultzatzeko:

1.- Luzamendu bat sustatu dezala, eta abian jarritako lanak gerarazi, herritarrek proiektu honi buruzko iritzia eman
arte.

2.- Datozen udal hauteskundeetan azpiegitura hori erabiltzea erreferendum bat antolatzeko, merkatal gune hori herrian kokatu ala ez erabakitzeko.

Adierazpena sinatzen dituzten eragileak

· Kultura, aisialdi eragileak: Portuaktiva, Bandasanblada, Harribola, E.H.E. (Euskal Herrian Euskaraz), A.E.K. (Alfabetatze Euskalduntze koordinakundea).

·Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, Ikasle Abertzaleak.

·Auzokide elkarteak: AA.VV. Alonso Allende (Repelega), AA.VV Herrikoi de Azeta, AA.VV Los Robles (Repelega).

· Gazte Erakundeak: Segi.

·Hostalari eta dendari elkarteak: Alde Zaharra/Casco viejo, Ojillo.

·Herri plataformak: Jarrilleroak.

Atala: Bizkaie, Borrokak

Iruzkinik ez

Ez dago iruzkinik.

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!