“Y buen obrero…”
Gaur goizean, Gasteizen , elkarrizketa bitxia entzun dut:
Bi agure haien artean hitz egiten eta, bapatean, hirugarren baten izena aipatzen du lehenengoak
-XXXX, si, muy buena persona
- Y buen obrero
Eta pentsatzen geratu naiz. Zer arraio esan nahi zuen adinekoak?. Langile fina zela edo enpresaren alde egiten zuen gizona geneukala?. Agian, arazoetan sartzen ez zen gizona, beti amen esaten zuena …
Eta kontua da nahiko gertu daukadala martxoaren 3. madarikatuaren oroimena, aurten Lluis Llachen filmaren (“Llach, la revolta permanent”) estreinaldiarekin batera eta nire buruari galdetzen diot ea zelan definituko lituzke Fraga Iribarne PPko Presidenteak bere agindupean Espainako Poliziak erahil zituen 5 langile eta balaz zauritutako 100ak? Ez ziren “Buenos obreros”?. Agian berarentzat eta ordezkatzen duen alderdiarentzat langilerik onena hilda dagoena?
[youtube]1ZjHZqbVadU[/youtube]
