Golfa Bakion ala Bakioko golfoak?
Autorea: Premine :-: Ostirala, 2006ko Urriaren 20an, ordu honetan: 8:13 pm
![]()
Bizkaiko kostaldean dagoen, eta askorentzat uda-herria bezala ezagututa, herri politak badauka arrisku bizia. Udalak 462 salneurri libreko etxe eta golf zelaia eraiki nahi du, 4 solairutako 14 bloke kosta-lerrotik oso gertu, Gaztelugatxeko biotopoaren ondoan 40 etxe bakun eta guzti hau inguru gaineko eragin azterketarik gabe.
Herrian hasi dira honen aurrean antolatzen eta BakioSOS plataforma sortu da. Webgunea ireki dute informazio guztiarekin eta honen aurka online sinatzeko aukerarekin. Zoritxarrez webgunea erderaz soilik dago baina hori berehala konponduko dutelakoan nago.
http://www.petitiononline.com/bksos06/
Atala: Bizkaie
- Gehitu artikuloa:
- Del.icio.us-en ::
- Zabaldun -
Iruzkinaren egilea: markel
Iruzkina data honetan egin da Ostirala, 2006ko Urriaren 20an, ordu honetan 8:13 pm
Bakio orain ez da polita, aspalditik suntsituta dago, nik ez dut bere edertasuna inoiz ezagutu. Eraikuntza masiboaren aurkako plataformaren alde nago ordea, nola ez naiz egongo, Mundakarra izanda. Bakio izorratuta dago, baina gehiago hausteko eskubiderik ez dute.
Iruzkinaren egilea: Luistxo
Iruzkina data honetan egin da Ostirala, 2006ko Urriaren 20an, ordu honetan 8:13 pm
Astakeria galanta dirudi. Tagzanian mapan kokatu dugu. Gipuzkoan ere ez da falta erasorik kostan, tamalez.