Euskaltel - Vodafone - Orange

Autorea: Premine :-: Igandea, 2006ko Urriaren 15an, ordu honetan: 6:50 pm

Astoratuta nabil azkenaldi honetan euskaltel dela eta. Hasi behar naiz esaten haien kanpainak ez ditudala inoiz gogoko izan eta honek eragin psikologikoa izango zuelakoan nago. Euskalteleko bezeroa egin nuen orain dela urte batzuk, etxeko telefonoan eta sakelekoan gero.

Hasieratik zerbitzua ez da kristona izan (ene buruari beti errepikatzen nion hasiberriak zirelako zela), prezioak ez dira batere merkeak, konpetitiboak, enpresa hizkuntzan, bezeroarekiko arreta ez da batere ona arazoren bat sortzen dizutenean (aurten gertatu zaidana enmarkatzekoa da, nire zenbakia beste bezero berri bati eman baitzioten, hori bai, 3 dei izan eta gero, goiz bat bakarrik egon nintzen mugikorra erabili ezinean).

EITB-n egiten dioten jokua gehiegizkoa da niretzat, Ekhi Poliki, Ez da logikoa eta Patxiiiii! dela medio. Lehen esan dut, ez da?, gorrotatzen ditut euren iragarkiak, eta borobiltzeko Ardanza Lehendakari-ohia dute presidente. Deia edo SMSa bidaltzerakoan, Ajuria Eneko Itunaz, Urdaibaiko eraso ekologikoaz eta bere aurpegiaz gogoratzen naiz, eta, logikoa denez, estresaturik nabil.

Bukatzeko Amena-Orange afera. Je, ez dute lotzarik, ez da ia informaziorik izan, azken finean enpresa erabakia izan baita, baina kontatzen ez digutena da berez gu ez garela Euskalteleko bezeroak Amenarenak baizik, edo hori dirudi. Azken egunotan 3 mezu ezberdin jaso ditut, lehenengoa Orangetik, esanez euren bezeroa naizenez jakin behar dudala arreta tfno zki berria dagoela. Mezua espainolez. Bigarren mezua, hurrengo egunean, Euskalteletik, espainolez baita, gogorarazten euren bezeroa naizela eta arreta tfno zkia. 3. Egunean, euskaltelek espainolez bidalitako mezua itzulita bidali didate. Bai, jau-andreok, 3. egunean jaso dut euskarazko lehendabiziko komunikazioa.

Horren aurrean proposamen pare bat egin nahi diet euskalteleko arduradunei:

Bezerekiko ardura ez da soilik kobratzeko ardura, landu komunikazioa, zaindu bezeroak, izan detailetxoak…
Iragarkiak 1000 aldiz EITB jarri beharrean, daukan kostuarekin, 500 aldiz bakarrik jarri eta merkatu tarifak, BATERE KONPETITIBOAK EZ BAITIRA.

Jubilatu Ardanza jauna, Urdaibain eraiki duen jauregiaz disfrutatzeko astirik ez duela izango bestela.

Kendu euskaltel.es domeinua, euskaltel.com edukin berdinekin dago, eta .es domeinuak, espainarrak zaretela gogoratzen dit momentu oro, eta nik, benetan, euskal telefonia konpainia zinetelakoan nago.

Eta internet, telebista, zuntz optikoekin ez naiz sartu….

Estekarik gabeko mezua izan da hau, nahita.

Atala: Besterik

3 Iruzkin

Iruzkinaren egilea: kaskamotz

Iruzkina data honetan egin da Igandea, 2006ko Urriaren 15an, ordu honetan 6:50 pm

Oso ondo dago artikuloa.
Ardanza jubilatu zaitez, ordua dok eta…

Iruzkinaren egilea: Komando Martina

Iruzkina data honetan egin da Igandea, 2006ko Urriaren 15an, ordu honetan 6:50 pm

Ardo-dantzaren Urdaibaiko jauregiaz datu gehiago mesedez! Irrikitan gaude. Dirua, beti zikina, euskalduna edo espainola!

Pingbacken egilea: Zaindu buruba » Martxoaren 1a, mugikorrik gabeko eguna

Iruzkina data honetan egin da Igandea, 2006ko Urriaren 15an, ordu honetan 6:50 pm

[...] Facua-tik kanpaina interesgarri hau prestatu dute segapotoen enpresek burutu nahi duten aurrez adostutako tarifen igoera. Honen aurka kanpaina egitera animatu naiz, erreta bainago (ez dizuet bergogoraziko zer pentsatzen dudan euskaltel-ez…). [...]

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!