Hilea Iraila, 2006

Gurinazko Darth Vader eta Yoda

Je, egia esateko jendeak ez daki zer egin denborarekin (eta gurinarekin).

Esquizopedian ikusita.

More »

Telelangilea baldin bazara…

Eta Bideokonferentzia erabili behar baduzu bezero edota nagusiarekin hitz egiteko hona hemen aukera aparta:

Bai, badakit pertsona “serioen” artean eragina daukala trajea eraman ala ez (nik ezagutu dudan lapur gehienak trajedunak ziren: politikariak, bankeroak, aseguru saltzaileak …), ba horrela konpondutzat eman dezakezu arazoa.
Podgadget-en ikusi dut.

More »

Hoteleko Ohe gainean saltoka!!!

Hau bai bitxia, Bed Jumping webgunea topatu dut alt1040-ren bidez eta flipatuta geratu naiz: tipo batek proposatzen du hoteletako ohe gainean salto egitean argazkiak eta bideoak ateratzea eta webgunera bidali. Erantzuna kristona izan da, ikus dezakezuenez…

More »

Astialdi eta Susperketa ikastaroak

20 urte Euskal Herrian hezitzen lelopean Bizkaiko Urtxintxa Eskolak ikasturte honetako ikastaro-eskaintza dagoeneko ikusgai daukagu amaraunean:

Astialdiko begirale ikastaroak
Astialdiko zuzendari ikastaroa
Gizarte eta kultur dinamizazioa
Hezkidetzan aditua

Ikastaro guztiak euskaraz ematen dira eta, aurten ere, Gasteizen eta Laudion egiteko aukera izango dugu.
Informazio gehiago, matrikulazio epeak, prezioak, etb Urtxintxa Eskolaren Webgunean

More »

Dulantziko jaiak irailaren 8tik 17ra.

Umm, usain goxoa dakarkigu udako azken txanpa honek, Arabako hainbat herritan jaiak ospatzen dira eta lautadan nabarmentzekoak dira Aguraingoak eta Dulantzikoak. Gertuenak Dulantzikoak dira eta egitaraua jatera eman dute azken egunotan. Bi asteburuok mugatzen duten aste luze-luzean zehar ospatuko dira Aiala gure amaren ohorez egiten diren jai hauek eta gauza ugari prestatu dute aurten jai [...]

More »