Hilea Abuztua, 2006

Bukatu dira Andra Mari Zuriko jaiak Gasteizen, eta bizirik nago!!!

Uff, jai potoloak izan dira, kontzertuak, txoznak, aiztogile kalea (La Kutxi!!!!), lagunekin bazkariak, bokatafariak, Aihotz platza eta bertsolariak, …. Argazki batzuk atera ditut eta flickr-en jarriko ditut (batzuk jarrita daude jada), begiratu eskuineko sutabean, argazkiak atalpean. Erlazionatutako artikuloak:Ez dago erlazionatutako artikulorik

More »

Firefox-eko iragarkia, ETB-n ikusiko ez duguna…

[youtube SC5uWLPetMs] Erlazionatutako artikuloak:Ez dago erlazionatutako artikulorik

More »

Firefox 2.0 Final, irailaren 26an

Firefox nabigatzaileaz arduratzen den taldeak azken bertsioa (Firefox 2.0 Final) irailaren 26an jarriko dute jaisteko. Beta 2 abuztuaren 15erako dago iragarrita. 200 miloi kopia jaitsi dira dagoeneko eta gora… Esteka honetan bertsioen egutegia kontsulta dezakezu. Firefox euskaraz jaitsi nahi baduzu, hemen egin dezakezu. Gastelaniaz badago komunitatearen webgune interesgarria. Erlazionatutako artikuloak:Ez dago erlazionatutako artikulorik

More »

Abuztua, oporrak eta “look” aldaketa!!!

Umm, gogor hasi naiz, ezin da oporretan egon, hainbeste denbora izan eta zure bitakora ez ikutu!. Itxura aldatzea erabaki dut baina ez da aldaketa bakarra izango, ikusiko duzu. Ostiralean Andra Mari Zuriko Jaiak hasi dira Gasteizen eta nahiko entxoznatuta ibili naiz. Giro jatorra txoznetan, kontzertu majuak, gehiagorik nahi??? Aurtengo webgunea polita da eta informazioz beterik [...]

More »

Ippimail.com, posta-e solidarioa??!!

Linux Journal aldizkariko Uztaileko alean ippimail dohako posta-e zerbitzua proposatzen dute, dauden webmail zerbitzuen artean ñabardura batzuk baitu: -Iragarkietatik ateratzen duten %45a zenbait GKEtara bideratzen dute (Erresuma Batuko erakundeak dira, gehien bat haurren eta gaixotasunekin lotutakoak) -%10 Open Source programazio komunitatera doa -Zerbitzuak open source software besterik ez du erabiltzen. -Erabiltzeko firefox gomendatzen dute (hau [...]

More »

Switch to our mobile site