Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Mundu frikia…

Je, amaraunean gauza kurioso batzuk topa ditzakezu, hori ez da berria, baina azkenaldi honetan mundu friki batean bizi ote garen galdetzen diot nire buruari eta hauxe da erantzuna:

Hello Vader

Hello Kitty Darth Vader, benetan txundituta utzi nau!!!!

Michael Mooreren (Bowling for Columbine, Fahrenheit 9/11, …) zale amorratua baldin bazara, salgai jarri dute honen plastikozko jostailua, hemen erosi dezakezuna:

Michael Moore jostailua

Robert Rodriguezen azken filmak (Grind House Quentin Tarantinorekin batera 2 zatiz osatutako filma, Planet Terror da Rodriguezena) badu iragarki-kartel borobila:

Planet Terror

Neurri handikoa ikusi nahi baduzu, bisitatu webgune hau

Ion Litio-n nostalgiaz aztertzen dute CinExin-a, gure haurtzaroan izandako lehendabiziko zinema ikonoa (eta jostailua):

Snif, Cinexin
Umm, seguru honetaz hitz egiten jarraituko dugula….

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.