Abu 01
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Ippimail.com, posta-e solidarioa??!!

ippimail

Linux Journal aldizkariko Uztaileko alean ippimail dohako posta-e zerbitzua proposatzen dute, dauden webmail zerbitzuen artean ñabardura batzuk baitu:

-Iragarkietatik ateratzen duten %45a zenbait GKEtara bideratzen dute (Erresuma Batuko erakundeak dira, gehien bat haurren eta gaixotasunekin lotutakoak)

-%10 Open Source programazio komunitatera doa

-Zerbitzuak open source software besterik ez du erabiltzen.

-Erabiltzeko firefox gomendatzen dute (hau bai puntazoa!!!)

-Egutegiak, todo, notak etab ditu integraturik.

Alderik ahulenak:

-50 MB, konparatzen badugu gmail-eko 2GBekin.

-Ingelez dago soilik (euskara eta gaztelania aukera moduan agertzen dira “Options” menuan baina oraindik ez daude inplementaturik).

Beste aukera interesgarri bat kontutan izateko…


Egilea: Premine

Iruzkinik ez

Momentuz iruzkinik ez.

Iruzkin RSS TrackBack Identifier URI

Idatzi iruzkina