http://free.thelinuxstore.ca, Linux CD/DVDak dohanik zure etxera.

Autorea: Premine :-: Igandea, 2006ko Uztailaren 23an, ordu honetan: 1:59 pm

http://free.thelinuxstore.ca-k martxan jarri duen ekimena kristona da, aukeratu Linux banaketa (Fedora, OpenSuse, Gentoo, Debian,…), formatoa (DVD/CD) eman helbidea eta etxera dohanik bidaltzen dizkizute. Ematen du denboran mugatutako ekimena dela baina martxan dago izugarrizko arrakastarekin. Gaur goizen Debian DVDak eskatu ditut, eta arazorik gabe bidean omen daude (3-4 astetan jasoko omen ditut).

Ubuntu/Kubuntu/Xubuntu-rekin gertatzen den moduan, aukera polita linuxeko eremuak handitzeko. Ez galdu aukera!!!

Atala: GNU/Linux, Software librea

Iruzkin 1

Iruzkinaren egilea: Defero

Iruzkina data honetan egin da Igandea, 2006ko Uztailaren 23an, ordu honetan 1:59 pm

Kontuz! Ekimen honen helburua da baliabide propioak ez dituztenei GNU/Linux helaraztea, eta ez ISO xixtrin bat jaitsi ta grabatzeko gogorik ez dutenentzako. Ez izan zeurekoiak, ta eskatu bakarrik beharra baduzue. Seguruena askoz gutxiago kostauko zaizue zuei kopia bat egingo dizuen auzolagun bat aurkitzea, haiei zuei postaz bidaltzea kostatzen zaiena baino. Zuei dohan ateratzen bazaizue ere, beraiek xoxak gastau behar dituzte kontu honekin.

Bestalde, Fedora antzekoa egiten dabil:

http://fedoraproject.org/wiki/Distribution/FreeMedia/Information

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!