Gasteizko alde zaharrean aldapa mekanikoen aurkako borroka

Autorea: Premine :-: Asteazkena, 2006ko Ekainaren 14an, ordu honetan: 9:54 pm

ranparik ez

Gasteizko udalak aldapa mekanikoak jarri nahi ditu alde zaharrean, auzokidei galdetu gabe, auzo elkarte eta gizarte eragile gehienen kontrako jarrera argiarekin; gastua? sei miloi euro (6.000.000 €), aitzakia? turistek eskertuko dute, alde zaharretik ibiltzeko esfortzua errezten baita. Gaztetxea suntsitu aparkalekua egiteko, Burriking eta Mierdonalds pare bat ireki eta badaukagu “la almendra turistic park”.

Bitartean auzo polit eta historia luzea jabedun honetan arazoak gero eta ugariagoak dira. Borregal (Bulevard, eroski pelotazozalearen lan erraldoia) ireki denetik merkataritza txikia itotzear dago, denda, jatetze eta tabernak etengabe ixten dira, betiko. Populazioa zahartzen ari da baina oinarrizko gizarte zerbitzuak oraindik guztiengana ez dira ailegatzen, ehundaka pertsona komunik/dutxarik gabe bizi dira alde zaharran, etxebizitzen espekulazioa etengabekoa da eta utzikeria nonnahi ikus daiteke.
Eta udalak egiten dituen inbertsioak nondik? aldapa mekanikoak, udaltzaingoaren komisaldegia, fatxadak apaintzeko dirulaguntzak -itxurakeria, badakizue, barrutik etxeak erortzear eta sua hartzeko (egurrezkoak dira, argindarra instalazioak zaharrak eta kaskarrak dira) arrisku handiarekin- eta guzti hau auzokoak mespresatuz. Baina gasteiztarrak borrokalari finak dira eta aldapa mekanikoen aurkako ekintzak hasi dira. Manifak, eserialdiak, kazeroladak, poliziekin enfrentamenduak etab izan dira ikusi, entzun eta sentsitu ditugun protesta ekintzak. Ehundaka bizilagun parte hartu dute ekintzetan eta udalak errepresioa besterik ez du erabili. Azken finean alde zaharreko bizilagunek ez dute PP bozkatzen.

Informazio gehiago:

Hala Bedi Irratia

Azao Plataforma

Berrian agertutako artikuloak (1, 2)

PERI Stop!!!

Garan agertutako artikuluak

Yahoo!-n aurki daiteken informazioa

Technorati-n topatu dudana


Cantón sin rampas map - Tagzania

Argazkiak indymedian

Atala: Gasteiz

Iruzkin 1

Pingbacken egilea: Comandos Autónomos AntiPERI/Antirampas » Blog Archive » Gasteizko alde zaharrean aldapa mekanikoen aurkako borroka

Iruzkina data honetan egin da Asteazkena, 2006ko Ekainaren 14an, ordu honetan 9:54 pm

[...] mas: siliconlautada Posted by antirampas Filed in opinión, rampas, peri [...]

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!