Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Google Earth Beta berria.-

Lankide-lagun baten bidez jakin dut (mila esker Rulo): Google Eartheko beta berria kalean dago jada. Berrikuntza nabarmenena da oraingo honentan Linuxentzako ere bertsio bat prestatu dutela. Egia esateko iragarrita zegoen, Picasa argazki kudeaketarako softwarea Codeweaversekin atera zutenean. Galdera batzuk ditut gogoan: iraunkorra izando da politika berri hau, Googleeko munduko dominazioan hurrengo urratsa ote?, idazmahai heldutasunera ailegatu linux googlek hartzen badu kontutan?.

Nik progak egin ditut macos-en eta bihar linuxen egingo ditut eta momentuz ikusitakoa ez dago gaizki: erreztu da interfazea, 3 dimentsiotako sentsazioa handitu da, … baina ia 100 MBtan.

Jaisteko hemen

Informazio gehiago hemen

Artikulu honi egindako iruzkinak jarrai ditzakezu jarioa RSS 2.0 erabiliz.