Picasa argazki softwarea linuxen ere ostiraletik.

Autorea: Premine :-: Asteartea, 2006ko Maiatzaren 30an, ordu honetan: 5:19 pm

Picasa logoa

Pasa den aste bukaeran betanews-en irakurtzen nuen: Google picasa, argazkiak kudeatzeko programa, linuxen ostiralean ateratzeko prest zegoela eta, nola ez, frogatzeko irrikitan geratu nintzen. Igande honetan instalatu dut debian sargen eta kubuntu breezy-n. 3 formato desberdinetan enpaketatu dute programa: rpm, deb (debian-etik sortutako banaketetan erabiltzen den pakete sistema) eta .bin berez instalatzeko formatoa.

Arazorik gabe instalatzen da, ingelesez baina gero aukera dago interfazea gaztelaniaz jartzeko. Oso programa potentea da, disko gogorrean edo idazmahaian dituzun argazkiak sailkatzen ditu, oso era bisualean, direktorioetan banaturik, dataren arabera, aldaketak egiteko malgutasun ikusgarria du, efektu batzuk aplikatu eta blogger-en edo posta-e-ren bidez bidaltzeko aukera ere ematen dizu, besteak beste.

Dena den, punturik interesgarriena da bertsio hau atera ahal izateko ireki duten lankidetza berria, codeweavers enpresarekin hain zuzen ere. Enpresa hau ezaguna da wine emulazio softwaretik ateratako crossover aplikazioagatik, linux-en Photoshop, MS Office, Dreamweaver, Flash etab erabiltzeko aukera ematen duena.

Hainbat iturriren arabera, hau hasiera besterik ez da izango, beste aplikazio batzuk bidean egon daitezkela (Gtalk hurrengoa, dirudienez) eta azken helburua windows-entzako egindako Google Desktop linux-era egokitzea litzateke.

Atala: GNU/Linux

Iruzkinik ez

Ez dago iruzkinik.

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!