Zure blogaren segurtasun-kopia egunero egiteko dohako (momentuz) web zerbitzua

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2006ko Maiatzaren 15an, ordu honetan: 5:42 pm

Backupmyblog

Backupmyblog.com da hain zuzen ere zerbitzua, beta fasean dago eta kuriosoa da benetan. Zure blogaren FTP datuak ematen dituzu (pribazitate neurri oso gorrorrak omen dituzte) eta zuzean datu basearen parametroak hartzen dituzte, segurtasu-kopia (edo babeskopia, nahi duzuen moduan) egin ahal izateko.

Egunero egiten dituzte kopiak eta kopia berreskuratzeko, historialak ikusteko etab. aukera daukazu eta posta-e bidez jasotzen duzu txostentxoa. 10 MB daukazu gehienez eta estatistika zerbitzu majua (zenbat erabili duzun, etab).

Musutruk jarri dute beta dagoen bitartean, je je, aukera borobila, orduan, frogatzeko.

Wordpress-ekin egin dut froga eta primerakoa izan da emaitza.

Atala: Blogak, Web 2.0

Iruzkinik ez

Ez dago iruzkinik.

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!