Inportatu OpenOfficeko dokumentua Word-en, ai ene!!!!
Horrelako irudia topatzean ia bihotzekoa izan dut:
![]()
Glups, Openofficeko dokumentoak inportatzeko aukera WORDen????. Kontua da plugin bat dela .odt, .ods eta .odp fitxategiak MicroSSofteko baliokideetan inportatzeko aukera. Bai, badakit eztabaida sakona izan daitela; ea hau bidea al den, odt-tik .doc-era hau bai abantaila, etab. Kontua da software librearen aldeko borrokan nolabaiteko erreferentzia sendoa bilakatu dela Openoffice eta askotan topatzen dugun egoera da apologilariak garenon artean nahiko hedatuta dagoela software potente hau baina fitxategia lagun, bezero edo dena delakori bidaltzeko momentuan, askotan 2-3 formatu desberdinetan bidali behar duzula, dokumentua irekitzeko aukera eta linuxzalearen ohorea uztartzeko (.pdf, .odt eta .doc). Hemendik aurrera urrats berria emateko prest: sakatu esteka honetan Openoffice-eko dokumentua zure Word-ean ireki ahal izateko.
Linuxhispanon izan dut ezustekoa.
