Astean zehar topatu ditut webgune eta zerbitzu interesgarri batzuk:
Bloginfluence
Gorka Juliok (Teketen, blogari, …) prestatutako lanabes interesgarria: zernolako eragina du zure blogak sarean, hainbat iturrietatik hartzen ditu datuak (hemen ikusi dezakezue zer nolako eragina duen siliconlautak
). Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, dohakoa.
Photobucket
Argazkiak eta bideoak amaraunean gorde eta konpartitzeko tresna, flickr bezalakoa, baina ñabardura batzuekin: bideoa onartzen du, GB 1 igo daiteke eta 10GB trafikoa, argazki bakoitzeko tamainarik handiena MB 1, momentuz ez ditu aipatutako flickr-en tresnak eta beste aplikazioetan integratzeko aukerak baina denborak esango ditu. Aipatutako ezaugarriak dohako bertsikoak dira eta, honetaz aparte aukera gehiago eskeintzen duen pro kontua badago.
Dohako Podcast hosting
Emigrando.orgkoek podcast egiteko dohako alojamendua eskeintzen dute. Baldintzak hemen.

15 metrotako Mazinger Z estatua Tarragonan. Informazio gehiago hemen eta hemen.
Videodownloader Firefoxeko luzapena
Firefox askok eta askok erabiltzen dugun nabigatzaile librea da, segurua, arina (1.5 bertsioan ez hainbeste) eta plataforma guztietan dagoena. Beste puntu aipagarria da luzapen-egitura, programak dituen ezaugarriak izugarri handitzeko sistema. Topatu dudan azkenetarikoa hauxe da: videodownloader, bideo-zerbitzu publikoetatik klipak jaisteko aukera paregabea, eta bideo-webgune hauetatik gure ordenagailura ekartzeko pentsatuta dago:
Youtube, Google Video, iFilm, Metacafe, Dailymotion, Myspace, Angry Alien, AnimeEpisodes.Net, Badjojo, Blastro, Blennus, Blip.tv, Bofunk, Bolt, Break.com, Castpost, CollegeHumor, Current TV, Dachix, Danerd, DailySixer.com, DevilDucky, Double Agent, eVideoShare, EVTV1, FindVideos, Free Video Blog, Grinvi, Grouper, Hiphopdeal, Kontraband, Lulu TV, Midis.biz, Music.com, MusicVideoCodes.info, MySpace Video Code, Newgrounds, NothingToxic, PcPlanets, Pixparty, PlsThx, Putfile, Revver, Sharkle, SmitHappens, StreetFire, That Video Site, TotallyCrap, VideoCodes4U, VideoCodesWorld, VideoCodeZone, vidiLife, Vimeo, vSocial, Yikers, ZippyVideos… eta bideoa itsatsita daukaten edozein webgune.
Hemendik instala dezakezu .
2006 Maiatza 12
Esker mila aipamena egiteagatik! Zure blogaren harpideduna nauzu
Iruzkin RSS TrackBack Identifier URI
Idatzi iruzkina
Iruzkin 1