Aguraingo Bai Euskarari Ziurtagiridunak

Autorea: Premine :-: Astelehena, 2006ko Maiatzaren 1an, ordu honetan: 11:07 am

Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa egin die Aguraingo hainbat enpresa, saltoki eta era guztietako entitateri. Guztira, 49 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria. “Aguraingo herritarrek egunerokoa euskalduntzeko ahalegina egin dute2, adierazi du Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak.

Ekitaldi honetan Agurainen euskararen normalizazioa lortzeko konpromisoak hartu dituzten eragileek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dute. “Bai Euskarari Ziurtagiria jaso duten Aguraingo entitateak euskararen etorkizuna ziurtatzeko prozesuaren protagonista dira”, azpimarratu du Kontseiluko idazkari nagusiak. “Euskara bizitzako hainbat arlotan normaltasunez ikusi eta entzutea lortzen ari dira”. Kontseiluaren aburuz Bai Euskarari Ziurtagiriak balio beza konpromiso hori bideratu eta gizartearen aurrean harro azaltzeko.

Jarraipen Batzordeko ordezkariak gogorarazi du euskararen normalizazioa lortzeko ahalegina ez dela bakarka egiten eta Bai Euskarari Ziurtagiria ekimen kolektiboa dela. “Norberak, eragileak berak hartzen eta betetzen ditu konpromisoak, baina bide horretan elkarrekin ari gara denok”, azaldu du Jarraipen Batzordeko ordezkariak, Santiago Sasietak. Era berean, Jarraipen Batzordeko kidea den aldetik, Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidetik jarraitzea animatu du Sasietak.

Begoña García, Bai Euskarari Ziurtagiria duen entitate bateko bozeramaileak, euskararen garapena gizarte osoaren erantzukizuna dela goraipatu du eta gizarte eragileen lana ere badela azaldu du, gizartean duten ezarpen garrantzitsuarengatik. “Oso pozgarria da Aguraingo gizarte eragileek euskarari bai esaten diogula ikustea”, adierazi du Begoña Garcíak.

Aguraingo Udaleko ordezkariak instituzioek euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia azpimarratu du. Bere ustez, udalek prozesu hau babestea ezinbestekoa da euskararen erabilera normalizatzeko. “Aguraingo Udalak ere, herritarrok euskararen alde egin duzuen apustuarekin bat egiten du eta gure konpromisoa berresten dugu”, adierazi du Aguraingo udaleko ordezkariak, Pello Iparragirrek.

Kontseiluak ere oso positiboan baloratu du ekimen hau
. “Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen dugunontzat horrelako egunak pozgarriak dira, duela sei urte abian jarri genuen Bai Euskarari Akordioa, garatzen ari dela eta fruituak ematen dituela ikusten dugulako”, bukatu du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Jatorria: www.kontseilua.org

Atala: Agurain, Arabako lautada, Euskalgintza, Euskara

Iruzkinik ez

Ez dago iruzkinik.

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!