Autorea: Premine :-: Igandea, 2006ko Apirilaren 16an, ordu honetan: 6:45 pm
Topatu ditut bideoklip batzuk eta hauen artean hau dago: Nortasuna Eraikitzen. Soinua ondodago baina irudia eskasa da.
Atala: Musika, Web 2.0
Autorea: Premine :-: Astelehena, 2006ko Apirilaren 10an, ordu honetan: 8:46 pm
YouTube web bidezko bideo konpartiketa sistema potentea da. Klipa igo, etiketatu eta ikusgai dago minutuetan. Zerbitzu honetatik paseotxo bat emanez euskal talde batzuen bideoklipak topatu ditut, Su Tar Gar taldeko Jo ta ke abesti ezaguna (eta maitatua), besteak beste.
Osatuko dugu youtube-n dauden euskal taldeen bideoklip zerrenda?
Atala: Musika, Web 2.0
Autorea: Premine :-: Osteguna, 2006ko Apirilaren 6an, ordu honetan: 11:15 pm
1.- Kaos 2.0: Puntualitate falta hitzaldi guztietan, astirik ez egoteko sentsasioa, akats teknikoak (pantailarekin, konexioarekin zenbait momentutan), antolaketa-arduradunen falta, akatsetan laguntzeko, mikroa publikoarengana eramateko, inprobisazioa eta desorekak (mahaian zenbait momentutan 4 pertsona eta arratsaldeko lehendabiziko hitzaldian bakarra).
2.- Entzufe 2.0: Hau izan da gure portatilak konektatzeko topatu dugun entzufe kopurua. Beheko bi aulki-lerrotan egon dira, eta arratsaldean aukera izan dutenek lekua hartu eta besteok, hardwareak dituen gabezien eta argindarrik gabeko iraupenaren menpe.
3.- Firefox 9 IExplorer 1: Arratsaldean entzundakoa eta errealitatean oinarriturik, 9 hizlarik Firefox erabili dute, eta bakarrak (Microsoft enpresakoa hain zuzen ere) Iexplorer.
4.- Hizlari 200.0: Hau bai bilbainada! ene bizitza osoan ez dut holakorik ikusi, hizlari mordoa, denbora eskasa eta saturazio sentsazioa. Goizean Eyeos-ekoek aipatzen zuten diseinuan askotan aipatzen den kontzeptua: less is more (gutxiago da gehiago), ba honetan kontrakoa, more is more.
5.- Vocento 2.0, gainonentzeko egunkariak 0.0: Kontxo, susmo txarrak har ditzakegu Vocentok izan duen esparrua ikusita. Benetan ez zegoela antolaketa-taldean? Ba ez dakit zelan baina gonbidatua izateko logelarik handiena tokatu zaio.
6.- Euskara 2.0: Patxi Gaztelumendi eta Gorka Julio izan dira sufritutako (ia) mila hizlarien artean euskaraz egin dutenak. Hori bai okasiorako sortutako txatean euskara presente egon da eta baita luntx-ean ere.
7.- Eitb24 2.0 ??? benga!!!: Askok pentsatu dugu 2.0 horrek inbertitutako milio euro kopuruari egiten ziola erreferentzia… Patxik eta Lontzo Sainzek izandako rifirrafea alaitu dute goiza eta batzuk esnarazi baita.
8.- Emakume 2.0: Ia egon den kopurua, oso emakume gutxi baina txatean baten batek zioen moduan, kriston kalitatearekin.
Atala: Blogak, Web 2.0
Autorea: Premine :-: Osteguna, 2006ko Apirilaren 6an, ordu honetan: 1:06 pm
Eguerdia pasatuta, bada garaia aztertzeko zer nolako gaiak eta hizlariak izan ditugun… . Lehendabiziko ñabardura denbora eta puntualitate falta izan da, hitzaldi batzuk motz geratu dira eta arin joateko sentsazioa islatzen da behin eta berriro.
Eyeos-eko aurkezpena polita izan da, gainetik ikutu dituzte benetako erronkak, garapena, diseinua (less is more), software librea azpian eta gainera negozioa egiteko prest. Harrigarriena proiektua garatu dutenen gaztetasuna, 19-23 urte bitartekoak.
Loic Le Meur (Six Apart), laburregia, ingelesez (frantsesa izan arren), Vichy kosmetika enpresak izandako esperientziak (kriston hankasartzearekin hasi zen), arrakasta lortu duten blogak eta komentariorik ez azpian dagoen teknologia (publikotik horrela planteatu diote).
Alvaro Andoin (Media Contacts) marketing eta publizitate eredu berriak blogetan gehien bat. Ikuspuntu oso komertziala.
Julen Iturbe Aurkezpen oso berezia egin du, Hierro irla adibide gisa enpresetan web 2.0 garatzeko eman daitezkeen egoerarak (eta seguru, errealitateak). Eskasegia, bisualki potentea baina azpian gauza handirik ez (web 2.0…).
Atala: Blogak, Web 2.0
Autorea: Premine :-: Asteazkena, 2006ko Apirilaren 5an, ordu honetan: 9:13 pm
Goizeko 10etatik aurrera eta Deustuko unibertsitatean (Bizkaian) blogak.org jardunaldiak. Hizlarien artean denetarik dago eta landuko direnen gaien artean badaude batzuk kontutan hartzekoak: web 2.0 teknologiak, bilatzaileak eta aplikazio geografikoak (berez hibridoak, web aplikazio bat baino gehiago elkartzen dituzte). Bloga jarri dute martxan baina momentuz mugimendu gehiegirik ez da egon eta gehiena gaztelaniaz. Hala eta guztiz ere hizlari, moderatzaile eta parte hartzaileen artean badaude euskal blogosferan ia hasieratik ibilitakoak eta erreferente garbia bilakatu direnak (Patxi Gaztelumendi, Luistxo Fernandez, etab). Wifi konekzioa izango dugu eta blogean bertan Ajax-en egindako txata jarri dute martxan. Umm interesgarria.
Atala: Blogak, Web 2.0