Creative Commons lizentzia eta euskaraz egiten den literatura
Autorea: Premine :-: Asteartea, 2006ko Apirilaren 25an, ordu honetan: 7:25 pm
Barrapunto-n irakurtzen dut Jose Antonio Millanek bere azken eleberria, Nueva Lisboa, Creative Commons (CC) lizentziapean argitara eman duela, eskuragai dago bere webgunean. Ez da lehendabiziko hurbilketa, aurrekoa, Nueve Veranos, lizentzia berdinarekin atera baitzuen. Ekimen interesgarria, baina, betiko moduan, berriak gogoeta batzuk egitera bultzatu nau:
Eta euskaraz egiten den literatura?. Amaraunean, eta google-en laguntzaz, adibide batzuk topa ditzakegu, testuak pdf formatuan, libre jaitsi eta irakurtzeko baina lizentzia kontua edo ez da azaltzen edo copyright da. Topatu ditudan liburu biltegitxoak hauexek dira: Donostiako Idazleen liburutegia, euskal testuen gordailua, armiarma (Susa argitaletxeak martxan jarri duen proiektu potentea), Eibar.orgko materixala, marginalia bilduma edo klasikoak euskaraz.
Zergatik ez dauka eraginik kopyleft filosofiak edota CC lizentziak euskal idazleengan? Gutxienez lizentzia itzulita dago librezalen baina beraien lanetan aplikatzen dutenen aztarnarik ez.
Wikipedia eta wikien inguruan sortzen ari dira ekimen interesgarri batzuk literatura eta amarauna beste era batean ulertzeko eta hauen arteko lankidetza bultzatzeko. Wikinovela da adibide interesgarria bezain berria, bertan Jon Arretxe, Juan José Millás eta Espido Freire idazleek hiru wiki-eleberri independiente idazteari ekin diote. Arretxerenak Burdinbidez du izena.
Atala: Euskara, Liburuak, Web 2.0
- Gehitu artikuloa:
- Del.icio.us-en ::
- Zabaldun -
Ez dago iruzkinik.