Software librea zineman eta telebistan (I)

Autorea: Premine :-: Igandea, 2006ko Apirilaren 16an, ordu honetan: 7:54 pm

Azkenaldi honetan gero eta gehiago ikusten da software librea beste pantailetan.

1.- Pasa den martitzenean Cuatro katean emandako House telesailean protagonistak CV egiteko OpenOffice Writer erabiltzen omen zuen (”La bitacora de laparca“n topatu dut berria).

GNU/Linux Alias-en

2.- Alias telesailean, GNU/Linux (KDE idazmahia sistema, gainera) eta kontsola erabiltzen da sarritan eta ” Al pan pan y al vino vino…” blogean segimendua egiten dute.

Nmap Matrixen

3.- Matrix Reloaded filman nmap sareak eskaneatzeko softwarea erabiltzen dute, hiri osoko argindar sistema bertan behera uzteko. Insecure.org-en honen berri ematen digute eta Battle Royale filmean ere agertzen dela.

Antitrust

Antitrust

4.- Antitrust filman (gaztelaniaz “Conspiración en la red” bezala itzuli zuten) Jon “Maddog” Hall, Miguel de la Icaza edo Sun enpresako burua Scott McNealy agertzen dira, kameo txikiak egiten; gaizkilea Bill Gates-en antza du eta GNU/Linux eta kontsola nonnahi agertzen dira.

Atala: Software librea, Zinema

Iruzkin 1

Trackbacken egilea: riotfunk

Iruzkina data honetan egin da Igandea, 2006ko Apirilaren 16an, ordu honetan 7:54 pm

*nix bei alias…

in der fernsehserie “alias - die agentin“ macht sich offenbar ein buehnenbildner/technischer berater ueber *nix lustig, anders kann ich mir diese screenshots nicht erklaeren. sie haetten das auch vernuenftig machen koennen und es haette imm…

Iruzkina idatzi

XHTML: Label hauek erabil ditzakezu <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Autorea

Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!