Api 06
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

Blogak 2.0tik

Eguerdia pasatuta, bada garaia aztertzeko zer nolako gaiak eta hizlariak izan ditugun… . Lehendabiziko ñabardura denbora eta puntualitate falta izan da, hitzaldi batzuk motz geratu dira eta arin joateko sentsazioa islatzen da behin eta berriro.

Eyeos-eko aurkezpena polita izan da, gainetik ikutu dituzte benetako erronkak, garapena, diseinua (less is more), software librea azpian eta gainera negozioa egiteko prest. Harrigarriena proiektua garatu dutenen gaztetasuna, 19-23 urte bitartekoak.

Loic Le Meur (Six Apart), laburregia, ingelesez (frantsesa izan arren), Vichy kosmetika enpresak izandako esperientziak (kriston hankasartzearekin hasi zen), arrakasta lortu duten blogak eta komentariorik ez azpian dagoen teknologia (publikotik horrela planteatu diote).

Alvaro Andoin (Media Contacts) marketing eta publizitate eredu berriak blogetan gehien bat. Ikuspuntu oso komertziala.

Julen Iturbe  Aurkezpen oso berezia egin du, Hierro irla adibide gisa enpresetan web 2.0 garatzeko eman daitezkeen egoerarak (eta seguru, errealitateak). Eskasegia, bisualki potentea baina azpian gauza handirik ez (web 2.0…).


Egilea: Premine

Iruzkinik ez

Momentuz iruzkinik ez.

Iruzkin RSS TrackBack Identifier URI

Idatzi iruzkina