Api 06
Digg
Stumbleupon
Technorati
Delicious

8 Izen alternatibo blogak 2.0n

1.- Kaos 2.0: Puntualitate falta hitzaldi guztietan, astirik ez egoteko sentsasioa, akats teknikoak (pantailarekin, konexioarekin zenbait momentutan), antolaketa-arduradunen falta, akatsetan laguntzeko, mikroa publikoarengana eramateko, inprobisazioa eta desorekak (mahaian zenbait momentutan 4 pertsona eta arratsaldeko lehendabiziko hitzaldian bakarra).

2.- Entzufe 2.0: Hau izan da gure portatilak konektatzeko topatu dugun entzufe kopurua. Beheko bi aulki-lerrotan egon dira, eta arratsaldean aukera izan dutenek lekua hartu eta besteok, hardwareak dituen gabezien eta argindarrik gabeko iraupenaren menpe.

3.- Firefox 9 IExplorer 1: Arratsaldean entzundakoa eta errealitatean oinarriturik, 9 hizlarik Firefox erabili dute, eta bakarrak (Microsoft enpresakoa hain zuzen ere) Iexplorer.

4.- Hizlari 200.0: Hau bai bilbainada! ene bizitza osoan ez dut holakorik ikusi, hizlari mordoa, denbora eskasa eta saturazio sentsazioa. Goizean Eyeos-ekoek aipatzen zuten diseinuan askotan aipatzen den kontzeptua: less is more (gutxiago da gehiago), ba honetan kontrakoa, more is more.

5.- Vocento 2.0, gainonentzeko egunkariak 0.0: Kontxo, susmo txarrak har ditzakegu Vocentok izan duen esparrua ikusita. Benetan ez zegoela antolaketa-taldean? Ba ez dakit zelan baina gonbidatua izateko logelarik handiena tokatu zaio.

6.- Euskara 2.0: Patxi Gaztelumendi eta Gorka Julio izan dira sufritutako (ia) mila hizlarien artean euskaraz egin dutenak. Hori bai okasiorako sortutako txatean euskara presente egon da eta baita luntx-ean ere.

7.- Eitb24 2.0 ??? benga!!!: Askok pentsatu dugu 2.0 horrek inbertitutako milio euro kopuruari egiten ziola erreferentzia… Patxik eta Lontzo Sainzek izandako rifirrafea alaitu dute goiza eta batzuk esnarazi baita.

8.- Emakume 2.0: Ia egon den kopurua, oso emakume gutxi baina txatean baten batek zioen moduan, kriston kalitatearekin.


Egilea: Premine

5 Iruzkin

patxi gaztelumendi
2006 Apirila 7

Ados guztiarekin p.

Uste dut, euskaldunok gure web 2.0 jardunaldi topaketa antolatzen hasteko garaia dugula.
Euskaraz funtzionatuko duen jardunaldia. Nahiz eta euskaldunak ez diren hizlariak ere ekarri ditzakegun… guk hizkuntza gehiago lantzen ditugulako.

web 2.0, Gorkak aipatu duen moduen, batez ere jarrera da. Eta badugu jarrera horretan, partehartzea, sozializazioa, etiketak eta teknologia eta 2tarteko berrietan murgiltzeko beharra.

Euskaraz bizi garenon arteko topaketa 2.0 ere izan da Deustukoa. Aurpegi batzuk berriztatu, eta beste batzuk ezagutzea izan da.

Ari gara, jarraitu dezagun, etsi barik.

Lautada hau gustatzen zait, mendian bizi naizen arren.

teknosexua
2006 Apirila 7

Emakumeen mailaren inguruan, zer esan nahi duzu, galdera onak egin dituztela? Ondo hitzegin dute estradutik?

Teketen
2006 Apirila 7

Aupa Hi,

Jario berri bat daukat nire Bloglines kontuan :P

Gasteiztar harro bat
2006 Apirila 7

Eitb24koak nazkagarri batzuk dira, eta atzo egondako diskusioa jota merezita daukate zeren ez daukate lotsaripez.
Aupa Patxi Gaztelumendi, eutsi goiari!! aurrera euskal blogak!!

Biturixakoari
2006 Apirila 10

Aupa hi:

Eztabaida hori inoiz eman beharrekoa zuan, duda barik. Nik ez naioan horretara mugatu gura gure jarduna, blogosferan -euskarazkoan berezik- bizi joagun loraldia agertu gura naioan. Oso jende ona, dinamikoa, ausarta, irudimenduna, aparta ikusten joat e-blogosferan… eta bitartean medio zaharrak Internet ondo baliatu eta uztiatu barik jarraitzen jeurek.

Piztu egin zuan tipoa, argi jauk etzokela Internet bape kontrolatzen. Erridikulua egin joan euskaldunon izenean, faktoriarik handiena lotsagarri agertuz jendaurrean. Jende asko eta oparoa batu zuan Deustuko unibersidadean, baina tipoak korbataren ardura gehiau agertu juan, eitb24.com gunearena eta…

zer aurkeztuko eta eguraldi blog bat… toma web 2.0

Esandakoa, web-ak 2, eitb-k Zero!

Iruzkin RSS TrackBack Identifier URI

Idatzi iruzkina