Silicon Lautada: Bizkaitar baten abenturak Agurainen

Azkenean Wordpress 2.8 euskaraz

Wordpress euskaraz

Wordpress euskaraz

Ba bai, ingelesezko bertsioa orain dela aste pare bat ezagutu (eta instalatu) genuen eta gaur ikusi dut euskarazko bertsioa gaurkotuta dagoela eu.wordpress.org webgunean. Aurrez autoinstalazioa erabili bazenuten, konturatuko zineten aukera batzuk ez zeudela itzulita, ba honekin konpontzen da. Egin beharrekoa? Pakete osoa jaitsi, deskonprimatu, wp-content direktorioa (karpeta) bilatu eta languages-en eu.mo fichategia igo behar dugu gure wordpress instalazioan (/wp-content/languages/ direktorioan). Beste hizkuntza batean baldin baduzue eta euskaratu nahi baduzue, hasierako (root) direktorioan wp-config.php fitxategia izango duzue eta bertan WPLANG bariableari eu balorea eman behar zaio (.mo fitxategiank duen izena, hain zuzen ere) horrela geratuz:

define (’WPLANG’, ‘eu’);

VN:F [1.4.8_745]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)

Gasteizko Udalak Twitter erabiltzen du trafiko-arazoen berri emateko.

Jakina, erderaz bakarrik jarri dute (hizkutzaren koofizialtasunik ez euskararentzako?). Hala eta guztiz ere web 2.0ren erabilpen interesgarria da. Euskadi+Innova-n ikusi dut berria:

Gasteizko Udalak kontu bat ireki du Twitter sare sozialean trafikoko gertakarien berri emateko. Edozein internauta “harpidetu” daiteke eta automatikoki eskura ditzake zirkulazioarekin lotutako nobedade guztiak…

VN:F [1.4.8_745]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)

Kondoiaren erabilgarritasuna I.H.E.S.-a borrokatzeko…

Kondoia argi erabili...

Kondoia argi erabili...

VN:F [1.4.8_745]
Rating: 10.0/10 (1 vote cast)

Jardunaldia: 2.0 eredua enpresari ezarrita

Ekainaren 16an izango da,  9:30etatik  – 17:45etara,  Donostiako Teknologi Elkarteko auditorioan. Mikeletegi Pasealekua 53. 20009 Donostia. Gaztelaniaz, hori bai (nola ez…).

Programak baditu hizlari interesgarri batzuk:

9:30 – 9:45  Hasiera: Cámara de Gipuzkoa / Diputación Foral de Gipuzkoa / SPRI

9:45-10:30  2.0 enpresa
Juan Quemada
Ingeniaria telematikoan katedraduna, Universidad Politécnica de Madrid

10:30-11:15  Branding 2.0, nola eraiki ospe digital ona
Carlos Blanco
CEO, Grupo ITnet

11:15-11:45  Pausa-Café.

11:45-12:30  Web 2.0 teknologia enpresa alorrean ezartzeari buruzko esperientzia
Joserra Mosteiro
Bazkide zuzendaria, I+D+i NETEX

12:30-13:15  Enpresentzako estrategiak gizarte-sareen garaian
Genís Roca
Bazkide zuzendaria, RocaSalvatella
15:30-16:15  Nire enpresa nola egon daiteke 2.0n?
Marc Vidal
Zuzendari Orokorra, Cink

16:15-17:45  Mahai-ingurua. Etorkizuneko weba: joera teknologikoak
Dolors Reig    Aholkularia
Antonio Fumero   Ikertzailea, Universidad Politécnica de Madrid
Salvador Pérez    Behatoki Teknologikoko gerentea, Telefónica I+D

Dohainik izango da baina aurrez izena eman behar duzue. Informazio guztia hemen.

VN:F [1.4.8_745]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Improve the web with Nofollow Reciprocity.
SEO Powered by Platinum SEO from Techblissonline